We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Akatsen bilduma

by Nora?

/
  • Streaming + Download

    Purchasable with gift card

     

1.
Ezin lorik egin doinu bati bueltak emotea saihestu ezinik taldeari eutsi biziki maite duguna inoiz ez dugu salgai ipini hauek dira hitzak harean urbeheran idazten ditugunak ta hauxe da gure ahalmena lau bihotzek bat egitean bilatzen ari naiz nire bizitzaren hautsa non bota lau hormen barruan garraxiak ez dute atera nahi hauek dira hitzak harean urbeheran idazten ditugunak ta hauxe da gure ahalmena lau bihotzek bat egitean bakarrik zugatik hemen gaude hauek dira hitzak harean urbeheran idazten ditugunak ta hauxe da gure ahalmena lau bihotzek bat egitean
2.
Aukerak 04:43
Bi muxu eman nizkizun hitz hutsalek denbora bete zuten damutuz, neure burua zigortu bi muxu, ez, bakarra emon behar nizun hitz guztiok esan arte gauero amets egin nahi dut aginduz, eta berriro aginduz zorra burutu dudan jakin gabe suminduz, dena suntsitu duzu hondarrek mundua osatuko dute hitz guztiok esan arte gauero amets egin nahi dut hitz guztiok esan arte gauero itxarongo zaitut hitz guztiok esan arte gauero amets egin nahi dut nire izaera basoan desegitearren, aukerak galtzen ditudala uste dut
3.
Zu zeu 04:12
Ez zaude jada hain ziur azken hanka sartzeek diraute buruan zertarako makurtu gogoak emoten badizu orain gorde itzazu beldurrak ohe barruan irri egiteaz ez ahaztu gauez dauden farolak, diztira bakoak, amata ditzakezu betiko zu bazaude pentsa dezakezu noizean behin gerta dakizukela gaitzen bat gogora ezazu horretarako naukazula gorde itzazu beldurrak ohe barruan irri egiteaz ez ahaztu gauez dauden farolak, diztira bakoak, amata ditzakezu betiko zu bazaude zorte gabe jaio zinen eta neu zure izatea eskertzen
4.
Ekiaren arabera itzaletik itzalera noa bisai berri baten beharrak bultzatzen nau kaleetara zaharraren zaharrez hiltzea ezin da izan gure xedea zein urratsak eman ote diren galdetu behar badut, norabidea ezin dut aldatu hortaz, dena berregin zutenek dirautela jaun eta jabe zer egin behingoz aldatzeko zeri ekin pentsatzeari uzteko nire helburua zein den galdetu behar badut norabidea ezin dut aldatu hortaz, dena berregin zutenek dirautela jaun eta jabe gela hontan argi gehiegi dago nire helburua zein den galdetu behar badut, norabidea ezin dut aldatu hortaz, dena berregin zutenek dirautela jaun eta jabe
5.
Nire ametsek iraungo dute bete arte mila aldiz jausi zu gabe Denek eskura eta nik ez lortu dezaket saiatuz gero zuk ezetz, zalantzak berriz agertzen badoa argia iluntzen tamalez, ikasten jarraitzen agindu gorriak nik ez ditut gura bultzada gogor bat ondo legoke bai akatsen bilduma osatzear banaiz begira nire irribarrea ez esan egin ezin dezakedana lehen neukan jarrerak jarraitzen nau aldentzen naizen antzera gogoak pizten nau balio dudala erakutsi nahi dut inor ez banaiz aho zabalik utzi nahi dizut nor zara? oraindik ez da berandu
6.
Aurrera 03:57
Nortzuk saldu dizkigute bizikerak gure ametsak idatzita daudenean askatasuna hitz huts bat da salgai dago salgai nago artaldean egunak joan saien mehatxua birak emoten zeruan eta jabeak, hesiak itxita ustiatzen gaitu haragi kate batean baina zuk segi aurrera kontuz, oztopoak daude zure bidean izpiluak ez dizu ezer esango altxatu burua harri bat bihurtu beren aurka salgai dago salgai nago artaldean egunak joan saien mehatxua birak emoten zeruan eta jabeak, hesiak itxita ustiatzen gaitu haragi kate batean haragia baino ez gara zu nire alboan eta ni zurean makina gorriek ez dute ezer egin beharko
7.
Azken urte garratzak hitz pare batean laburtu dira behin eta berriz esanda, iraultzaren usaina suma dezaket kalean baina, beldur gara orain arte lortu duguna galduko ote dugu bidean? zenbat galdu? zenbat irabazi? erlojuak jotzean garraxi egin itxi begiak lehen bait lehen ganbaretan, lokaletan, tabernetan eztabaidak kongresuan pailazoak baloi bat kezka bakarra bekatuen sagarra hau ez da normala baina, beldur gara orain arte lortu duguna galduko ote dugu bidean? zenbat galdu? zenbat irabazi? erlojuak jotzean garraxi egin
8.
Ilaran 03:41
Arrastian ohartu naiz astelehena dela prakak aulkian eskegita neuzkala nire izena zenbaki multzo batean sarturik dago nire kezka besteena baita jendez gainezka dago ilara zerutik ea zer jausten den berriek ez dute jada ezer onik ekartzen zure bidea, neurea be ilaran jarrita gaude noiz arte itxaroten hemen hautsak jango gaitu hautsak harrotu beharko ditugu aukera bat erregutzen paperek erakusten dute balio dugunetz zure bidea, neurea be ilaran jarrita gaude noiz arte itxaroten ilaran gazteek zaharrak dirudite zaharturik daudenek ikasi beharko dute beren bidea, geurea be ilaran jarrita gaude noiz arte itxaroten
9.
Bereziak garela esan behar da mundu hontan arrazoi batengatik gaudela denbora galdu galdeketan nik ez dut jakingo inoiz buruhausteak baino ez dira zuhaitz bat landatu, mila hobe liburu bat idaztearren hizki salda bat duzu hemen hirugarrenez haur bat eduki, ze demontre nitaz arduratzen ez banaiz beste baten kargu egon naiteke? zerutik tantak jausten hasi dira hemen nire malkoak jada atera ziren munduak leher dezake dana pikutara joanez eskura daukazunari balio eman behar zenioke gauza txikiek etengabe kezkatzen gaituzte zerutik tantak jausten hasi dira hemen nire malkoak jada atera ziren munduak leher dezake dana pikutara joanez eskura daukazunari balio eman behar zenioke

credits

released May 3, 2015

license

all rights reserved

tags

about

Nora? Bilbao, Spain

shows

contact / help

Contact Nora?

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Nora?, you may also like: